martes, 17 de diciembre de 2013

Hamabosgarren eguna!


HAMABOSTGARREN KLASEA!!


        Ikt-ra sartu ginen lehenengo egunean galduta aurkitu genituen gure buruak. Teknologiei buruz ezer gutxi genekien, denbora librerako erabiltzen genuena eta lantxo batzuk egiteko erabili genituena besterik ez genuen ezagutzen. Lan handia eta neketsua izango zela pentsatu genuen, izan ere, ez genuen ideiarik ez haur hezkuntzara nola egokitu ahal genuen gure aurretiko ezagutzak. Eta gainera … nola eramango ditugu ikt-ak haur hezkuntzara? Zertarako erabiliko ditugu haurren klase batean? Nola irakatsiko diegu ondo erabiltzen? Hain garrantzitsua al dira teknologiak txikien artean?  Zalantza horiek guztiak buruan genituenez gain kurtsoari aurre egiteko gogo handiak genituen, eta notarik hoberena lortzeko erronka!

           
           Lehenengo proposamena bloga sortzea izan zen eta horretarako lan handia egin genuen hasiera batean ez genekielako nondik hartu gaia eta pentsatu behar genuelako oraindik zeri buruz hitz egingo genuen gure blogan. Azkenean esfortzuaren garrantzia zer nolako pisua duen gure gizarteari buruz mintzatzea erabaki genuen. Izan ere, gaur egungo akats larria alferkeria dela uste dugu eta ahalik eta gutxiren egiten saiatzen da jendea eta gero emaitza bikainak itxaroten dituzte.

          
          Lehenengo pausutxo hau emanda, bloga gadgetez betetzen hasi ginen eta bloga apaintzen. Egunerokoa idazten genuen egunero eta klasean eta beste ikasgai batzuetan egiten genuen gauza interesgarriak sartzen genituen ere. Horrela pixkanaka gure bloga duen forma hartuz joan zen. Hurrengoa beste hainbat programen edota siten  erabilpena ikastea izan zen; hala nola, google sitea, delicious, glogster … Ikasi dugu esfortzuari esker gai hauek kontrolpean izaten.


Eta orain egia esan oso harro gaude egin dugun lan guztiaz proposatu genuen helburua lortu dugulako: teknologiei buruz ikasi besteekin komunikatzeko eta informazioa eskaintzeko, haur hezkuntza habiapuntuz hartuta.

Hamalaugarren eguna!

Hamairugarren eguna!

2013/12/10

HAMAIRUGARREN KLASEA!!

Kaixooo!Gaur aurkezpenekin jarraitu digu, beste hiru ikusi ditugu!
Lehenengo aurkezpena IKTak haur hezkuntzan erabiltzeko baliabideei buruz hitz egin dute, bigarren taldeak gai antzeko bati buruz hitz dute IKT-en erabilera haur hezkuntzan, gai lantzeko ipuin bat sortu dute, amaitzeko irakaslearen portfolioen inguruan mintzatu da.


 Bainaaaaaaaaaaaa, ezin izan genuen azkenengo aurkezpena ikusi, eskola batera antzerki bat egitera joan ginen eta :)  


 

 Espero dugu gogoko izateeeeeeeeeaaaaaaaaaaaaaaaaaa!!!!

Hamabigarren eguna!


2013-11-09

 HAMABIGARREN EGUNAAA!

EGUNONNNN!!

Gaurko klasea urduri hasi da taldeko aurkezpena genuelako!!
Klasea hasi bezain laster aurkezpenekin hasi gara, lehenengo taldeak bideo edizioari buruz hitz egin du eta oso interesgarria izan da. Gainera, bideo txikitxo bat egitera bultzatu digute eta oso interesgarria izan da zein askar eta era erraza batean bideo bat egin daitekeen!
Bigarrenak gu izan gara eta oso urduri geunden atera garenean baina aurrera eraman dugu eta azkenean ongi atera delakoan gaude. Aurkezpena egiteko ariketatxo bat prestatu dugu bretza digitala zer den klasekoek ulertzeko. Taldea bitan banatu dugu eta klaseko erdiak Karibeko arrainei buruzko lantxoa egin behar zuen kartulina bakar bategaz baliatuz eta beste erdiak ordenagailuak eta nahi duten baliabide teknologikoak erabili ahal zituzten. 10 minutu igarota denbora amaitu da eta erantzunak izan ditugu: Ordenagailuak zituzten gelakideen lana argazkiak eta informazio gehiago zuen beste gelakideena lana baino.
Horrela, BRETXA DIGITALA zer den egoera praktiko bati esker azaldu dugu, gure ustez askoz erabilgarriagoa baita.

Gure aurkezpena amaitu dugunean, beste bi ikusi ditugu: ipuinen lanaren aurkezpena eta beste bat ikusi dugu. Asko gustatu zaigu eta ipuinak egiterako zenbait baliabide ikasi ditugu. 

MODULO ASTEA

2013/12/3

MODULO ASTEA!!

Kaixo laguak!! Aste honetan berriro Modulo astea daukagu, eta ya lana amaitu duug!! Gogo handiak dauzkagu .. oso lan gogorra baita eta denbora asko kentzen digu eta!!

Hori dela eta, bideo bat uzten dizuegu, ea gustatzen zaizuen!! Ez egin barrerik jajajjajajajajaja 






Hamaikagarren eguna!

2013/11/26

HAMAIKAGARREN EGUNA!!


Kaixo lagunoooook!!!!!Zelan zaudete gaur?oso pozik ezta?:) Guk nahiko lanpetuta gaude bai.. baina beti pozik, hori garrantzitsuena da eta!!
 

Gaurko klasean beste egunean egiten egon ginenarekin jarraitu dugu, "Creative Common" lantzer jarraitu dugu... nahiko zaila da ehhh, ez pentsatu!!!

Lana gogorra daukagunez, ezin dugu askorik idatzi... hurrengora arteeee!






lunes, 25 de noviembre de 2013

Hamargarren eguna!

2013-11-25


HAMARGARREN EGUNA!!


Egunonnn! Aste berria hasi dugu eta beti bezala oso nekatuta gaude, asteburuaren zain. Gaur kontzeptu berri hauek taldeka banatu eta azaldu ditugu denon artean:

- Folsonomia

- Etiketak

- Creative comon lizentzia

- Rss sindikazioa

Guri Creative Common lizentzia aztertzea egokitu zaigu. Zer den azaltzea nahi duzue? Creative Common lizentzia besteek egindako lanak, argazkiak … erabil ahal izateko baimena ematen gaituen webgunea da.

Hemen ondo azaltzen duen bideoa utziko dizuegu zertan datzan hobeto ulertzeko.







Hau aztertzen amaitu eta gero, gure proiektuarekin jarraitu dugu. Ez kezkatu, laster izango duzue proiektuaren berri!!